7/1/11

Pertsonari arreta emon, gizatasunez egindako talde lanetik

ORUE 37 aldizkarian argitaratua. "Konbentuak probetxugarri"

Erantzukizun handia da Orue proiektuaren zuzendaritzaz arduratzea, baina ausardia handiagoa da norabidea zehazteko ardura daukadala esatea. Aldizkari honetan nire testigantza agertzeko aukera emoten jatan honetan, Oruen egindako ekarpen txikiaren apaltasunaz eta egitasmo honen partaide izatearen harrotasunaz, hementxe doaz nire hausnarketa batzuk.

Oruek hasiera hasieratik argi dauka bere norabidea, bere izana eta bokazioa. Aldizkari honetako testigantzak dira horren adierazle onena. Eta hori ezin daiteke desagertarazi egun batetik bestera, dala izen aldaketa batekin, dala jabego aldaketa batekin, dala zuzendari aldaketa batekin. Ipar orratzak iparraldea non dagoan adierazten dauan lez, Oruek pertsonari begiratu deutso eten barik. Etorkizunari begira jarrita, oinarria ez da aldatuko.

Tres líneas de actuación futura:
  1. Poner en el centro a la persona y su familia. En ese afán de atender a la persona en su integridad, nunca debemos olvidar que la familia debe seguir jugando un papel fundamental en el cuidado de su ser querido aunque haya encomendado su cuidado al centro.
  2. Respetar la voluntad del usuario. Es un hecho que la voluntad de las personas es permanecer en su entorno social, en su domicilio, sin que ello sea óbice para recibir cuidados de calidad. En la medida en que la sociedad avance y las tecnologías lo permitan, los cuidados deberán proveerse de forma distribuida, en el domicilio o de forma ambulatoria.
  3. Especializar los cuidados. Es otro paso en la atención individualizada; cada unidad o recurso del centro deberá especializarse en un tipo de usuario o tratamiento.

Oruen abantailaz jokatzen dogu, aurreko hiru ildoak pertsonari arreta emoteko gure estiloan barneratuta dagoz eta. Hemendik aurrera, XXI. mendeko asmakizun handiena izan beharko dogu ardatz: pertsona! Pertsonari arreta emon, gizatasunez egindako talde lanetik.

No hay comentarios: